Andre-Joakina Haurreskolako leihoak berrituko dira

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urriaren 4a

Lasarte-Oriako Udalak jakitera eman duenez, Andre-Joakina Enea haurreskolako leihoak eta pertsiana amerikarrak aldatuko dira.

Lana Ibarrako Apatta Aroztegia, S.L. enpresari esleitu zaio eta 48.754,65 euroko kostua izango du.

Udalak azpimarratu duenez, “leihoak eta pertsianak zurezkoak dira, eraikin babestua dela eta”.