Landaberri Ikastolako 50.urteurreneko ospakizunak, azken txanpara iristear dira. Atzo gauean, 'Landaberri mende erdi' antzezlana eskaini zuten ikastolan ibilitako zenbait ikasle ohiek. Gaueko 22:00etarako zen hitzordua, Manuel Lekuonan eta ordu horretarako, ikuslez beteta zegoen kultur etxeko aretoa. Ikastolako lehen urteetako bizipenak taularatu zituzten antzezleek. Ikastola sortu berri zen urte haietako haurren kantak, jolasak, inspektoreen bisitak, kezkak eta beste zenbait bizipen bildu ziren atzoko antzezlanean.
Honekin batera, hasierako urte gogorrak ere gogoan izan zituzten; Frankismo garai bizian sortutako ikastolak, oztopo eta zailtasunak aurkitu zituen, bai, baina orduko sortzaileen nahi eta gogoari esker, aurrera ateratzea lortu zuten.
Irakasteko modua ere, gaur egun ohikoa eta normala bada ere, ikastolaren sortze urte haietan, harrigarria zen; metodoa erabat ezezaguna zen herritarren gehiengoarentzat eta horrek mesfidantza ere sortzen bazuen ere, egindako lan eta jarritako indar guztiei esker, konfiantza lortu du urte hauetan guztietan, Landaberrin.
Ez ziren esker hitzak falta izan, guzti honetan lanean aritu ziren guraso eta sortzaile 'ausartentzat'. Metodologia berriak, euskaraz erabiliko zituen ikastola berri baten alde egindako lan, esfortzu eta lorpenak izan zituzten gogoan, eta ibilbide guzti honek jarraipen luze bat izan dezan, Landaberriri osasuna opaz eman zioten amaiera ekitaldiari.
Gaurko ekitaldiak
12:00etan, Landaberri BHI-n, 'Landaberri mende erdi' abestiaren bideoklipa grabatuko da eta ondoren, musika eskolako trikitilariak kalejiran ibiliko dira herrian zehar. (12:00etan)
14:00etan, Bazkaria, Mitxelinen.