Kultur Kale zikloaren barruan, Iker Lauroba musikari Donostiarrak pop-folk doinuak eskaini ditu gaur, iluntzean. 20:00etan hasi da musika emanaldia, Tximistarreta parkean. Sara Azurzaren ahotsaz lagunduta, 2015ean Harkaitz Cano idazlearekin, elkarlanean kaleratutako 'Zeru tolesgarria' lehen bakarkako laneko abestiak entzun ahal izan dira. Guzti hauekin batera, prestatzen ari den hurrengo diskako beste zenbait abesti ere eskaini ditu musikariak kontzertuan zehar.