Globoflexia tailerra goizari hasiera emateko

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uztailaren 16a

'Kultura Auzoetara' ekimenaren baitan, globoflexia tailerra izan da gaur goizean, Isla Plazan.

Lasarte-Oriako udalak martxan jarritako 'Kultura Auzoetara' programaren baitan, globoflexia tailerraz gozatzeko aukera izan dute herriko txikienek, gaur goizean. 11:00etarako zegoen hitzordua, Isla Plazan. Minutu batzuk pasata, lehenengo gaztetxoak gerturatu eta hasiera eman diote tailerrari. Koloretako puxikak puztu eta askotariko figurak egin ahal izan dituzte umeek; ezpatak; gerrikoak eta txapelak, besteak beste,

Eguraldia lagun, giro ezin hobean aritu dira plazara gerturatu diren lasartearrak.