Buruntzaldea Zutiken asanblada gaur Hernanin

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uztailaren 5a

Herriz herri hedatzen dabil Gipuzkoa Zutik mugimendua, eta eskualdekakoak ere sortu dira. Buruntzaldea Zutikek gaur egingo du bigarren asanblada, Hernaniko Tilosetan, 19:00etan.

Ekaina erdialdean jaio zen Buruntzaldea Zutik. Okendo plazan elkartu ziren aurrenekoz. Orduko asanblea horretan adostu zuten bigarrena gaur egitea, Hernaniko Tilosetan. 19:00etan elkartuko dira.

Buruntzaldea Zutikek herritarrak deitzen ditu asanblada horretan parte hartzera. Herriz herriko bileren zerrenda, esteka honetan.