Biyak Bat elkarteak Cortesera irteera egingo du

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uztailaren 5a

Biyak Bat elkarteko kideek txangoa antolatu dute uztailaren 21ean Nafarroa aldera, zehazki, Cortes herrira.

Irteera goizeko 8:00etan izango da elkarte aurreko geltokitik. 10:00etan, geldialdi bat egingo da Castejonen eta bertan hamaiketakoaz gozatuko dute. Cortesera iristean gaztelua eta Ines Litagoren museoa pribatua bisitatuko dituzte. Honetan eskuz margotutako 700 ostruka arrautza daude bertan.

Bazkaria buffeta izango da eta ostean, dantzaldia egongo da.

Izena ematea uztailaren 11ean irekiko da eta honetan parte hartzeko 10:30tik 12:30era bulegora hurbildu behar dira interesatuak.