Hizlari lanetan Imanol Lizarralde, Historian doktorea, eta Joxan Rekondo, Elkarbizi taldeko kidea, izango dira. ‘Bizikidetza demokratikoa nagusi den egoera batean, zein subjekturi dagokio gizartea eta gizartekideak babesteko legitimitatea?’ galderari erantzungo diote.
Ikastaroaren izaeragatik, parte hartzeko plazak mugatuak dira. Izen ematea helbide elektroniko honetan egin daiteke: ganboiturri@gmail.com. Epea uztailaren 14ean bukatuko da.