Familia behartsuei janaria banatu zaie

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uztailaren 6a

Lasarte-Oriako Udalak Gurutzeko Gorriko boluntario-talde batekin elkarlanean egin duen hirugarren janari-banaketak 119 familia, hau da, 291 onuradun izan ditu.

Udalak jakitera eman duenez, uztailaren 4tik 7ra 4.500 kilo janari banatu ziren. Kasu batzuetan, 2 urtez beherako haurrei zuzendutako jakiak eman dira; beste batzuetan, berriz, adin horretatik gorakoei. Hala nola, haurrentzako zerealak, esne-hautsa, oliba-olioa, babarrunak, arroz zuria, atun-kontserbak, berdura-krema... banatu dira. Elikagaiak pertsona behartsuenei laguntzen dien Europar Funtsak kudeatu zituen.

Langile sozialek familia hauen egoera aztertu dute aurretik. Izan ere, laguntza honetaz baliatzeko, kalteberatasun-egoeran egon edo aldeko txosten sozial bat izan behar baita.

Hurrengo banaketa 2016ko urrian egitea aurreikusten da. Onuradun izan nahi dutenek eskaera egin dezakete Udaletxeko erregistro orokorrean, eskaera-orri orokorra betez.