Herriko atletak ederki Espainiako aire libreko junior txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uztailaren 7a

Zeresana eman dute gure herriaren ordezkariek pasa den asteburuan Castellonen jokatutako Espainiako aire libreko txapelketan. Atletico San Sebastian taldean aritzen den Maria Eugik brontzezko bi domina irabazi zituen. LOKE taldeko ordezkariek ere maila txukuna eman zuten. Azkenik, LOKErekin entrenatu baina Realarekin konpetitzen duen Itoitz Rodriguezek ere brontzezko domina jantzi zuen.