Laguntza berriak adin txikiko pertsona desgaituak dituzten familientzat

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uztailaren 7a

Udalak laguntza lerro berria jarri du martxan desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikiko pertsonak dituzten familientzat, osasun zerbitzu publikoan egiterik ez dauden tratamenduak finantzatzeko.

Udalak laguntza lerro hau ezarri du, fisioterapiako, errehabilitazio funtzionaleko, logopediako eta estimulazio kognitibo eta sentsorialeko tratamenduen zati bat finantzatze aldera, baldin eta tratamendu horiek  Osasun eta Hezkuntza Sistema Publikoan ematen ez badira.

Laguntza honetan 2016rako ezarritako gehienezko muga 300 euro urteko da. Eskaera egin dezakete bere ardurapean desgaitasuna edota mendekotasuna duen adin txikiko pertsona bat duten familiak, urtean 25.000 euroko edo gutxiagoko diru-sarrerak dituztenak (gehienezko laguntza, 300 euro urteko) edota urtean 25.001 euroko edo gehiagoko diru-sarrerak dituztenak (gehienezko laguntza, 150 euro urteko).

Laguntza Gizarte Zerbitzuetan eskatu behar da. Bertan informazio gehiago eta laguntza jaso ahal izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa azalduko zaie herritarrei.