Zinema gau atsegina

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uztailaren 8a

Uztaila iristearekin batera itzuli dira kaleko zinema emanaldiak herrira. Udaleko Kultur Batzordearen eskutik, 'Mad Max' luzemetraiaz gozatu zuten atzo gauean lasarteoriatarrek Okendo plazan.

Uztaila, ostegunak eta zinema. Hiru horiek berriro elkartu dira aurtengoan ere. Atzo gauekoa izan zen lehenengo emanaldia: 'Mad Max' pelikulaz gozatu zuten Okendo plazara gerturatu ziren herritarrek, 22:15etik aurrera.

Hilaren 21ean -osteguna da baita ere- izango da hurrengo emanaldia, toki eta ordu berean. 'La familia Bèrlier' izango da pantailan.