Abenduaren 20ko hauteskundeen errepikapena izango da igandekoa. Orduan Lasarte-Orian lehenengo postua PSE-EEri kenduz, Podemos-Ahal dugu taldea gailendu zen. Ahal duguk 2.883 bozka eskuratu zituen, PSE-EEk 2.541, EHBilduk 1.465, EAJk 1.333, PPk 1.051, Ciudadanosek 486 eta Ezker Batuak 295. Parte hartzeari dagokionez, altua izan zen gurean, %72.
Bigarren aukera honetan, emaitzak hobetzeko asmoz, gurean hainbat alderdietako zerrenda buruak izan dira boto eske. EHBilduko Marian Beitialarrangoitiak mitina eskaini zuen Okendo plazan astelehenean. Asteazkenean berriz, azoka egunean, EHBildu eta EAJko herriko ordezkariak aritu ziren herritarrekin hitz egiten eta hauen bozka eskean eta PSE-EEtik Idoia Mendia eta Odon Elorza izan ziren.
Madrilgo kongresua eta senatua osatzeko hauteskunde kanpainaren azken orduak dira hauek. Bihar hausnarketa-eguna izango da eta igandean bozka emateko aukera izango da 9:00etatik 20:00etarako ordutegian.