Herrian baditugu triatloian primeran moldatzen diren gizon eta emakumeak. Eta, azkenaldian ikusi daitekeenez, harrobia ere sendoa da: Aimar Sukunza infantilak Bergaran jokatutako Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen ekainaren 19an, bakarkako modalitatean.
Herritar gazteak 150 metro egin zituen igerian, lau kilometro bizikletan eta 800 metro korrika. Atletico San Sebastian taldean aritzen da.