Normaltasuna nagusi hauteskunde egunean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 26a

Madrilgo Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hautagaiak aukeratzeko eguna da gaur

Espainiako Gorteetarako hauteskunde eguna da gaurkoa; iragan abenduaren 20an ospatutako hauteskundeen errepikapen eguna. Goizeko 09:00etan zabaldu dituzte ateak, herriko leku ezberdinetan kokatutako hauteslekuek eta normaltasun osoz ari dira herritarrak bozka ematen. Guztira, Lasarte-Orian bizi diren 9.664 herritarrek eta atzerrian bizi diren beste 185 lasartearrek izango dute botoa emateko eskubidea gaurko hauteskundeetan. Hauteslekuak, iluntzeko 20:00ak arte egongo dira irekita eta orduan hasiko dira botoen zenbaketarekin. Gau partean jakingo dira gaurko hauteskundeen emaitzak.