Hauteskunde orokorren bigarren itzuli honek, abenduko deialdiaren antzeko emaitzak utzi ditu gurean.
Berriz ere, PSE-EE historikoki lehenengo indarra herrian, bigarren postuan geratu da bozka batzuk ere galduz abenduko hauteskundeekin alderatuta. Horrela, Elkarrekin Ahal Duguk 2.822 bozka eskuratu ditu eta PSE-EEk 2.493, abenduan baino 48 gutxiago. EHBildu izan da herrian hirugarren indarra 1.378 bozkarekin eta jarraian, EAJ 1.233rekin, PP 1.056rekin eta C's 407rekin. Abenduko datuekin alderatuta, EHBilduk 87 bozka galdu ditu, EAJk 100, PPk 5 bozka irabazi ditu eta C's-ek berriz, 79 bozka galdu ditu.
Parte hartzearen datua ere jaitsi egin da gurean. Abenduan bozka ematera deituta zeuden herritarren %72, 42 joan zen bozkatzera eta oraingoan berriz, %68,27.