Sorgin afaria, Okendo Plazan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 30a

Lasarte-Oriako sorginak, afari eder baten inguruan bildu dira, iluntzean, Okendo Plazan

Sorginez bete da Okendo Plaza. Herriko gazte ugari bildu dira, Sorgin Gunean, afari eder batekin gauari hasiera emateko asmoz. Arratsaldean zehar goseari tartea egin, eta gaueko 22:15ak aldera eseri dira guztiak mahaiean, tripak betetzeko gogoz.

Menu goxoa mahai gainean; entsalada izan dute lehen plater gisa, almondigak bigarrenik eta izozkia azkenik. Guzti honi laguntzeko, ur eta sagardo botilak ere izan dituzte.

Sorgin Jaiek, 15. urteurrena dute aurten eta afal ostean, ibilbide hori gogoratu nahiean, bideo emanaldi bat ere eskeiniko dute. Bertan, urte luze guzti hauetako argazki bilduma bat ikusi ahal izango da. Giro bikaina sumatu da plazan!