Udako ordutegia Kirol instalakuntzetan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 30a

Bihartik abuztuaren amaiera arte, udako ordutegia egongo da kirol instalakuntzetan.

Udako ordutegiaren arabera, astelehenetik ostiralera igerilekua 07:00-12:30 eta 17:00-21:30 bitartean irekia izango da. Kiroldegia, 7:00-13:00 eta 17:00-22:00. Sauna: 9:00 - 12:00 eta 17:00 - 21:00, zerbitzua erabiltzeko aldez aurretik -gutxienez ordu 1, gehienez 24 ordu- eskatu behar da kiroldegiko atarian. 

Larunbatetan eta jai egunetan 09:00etatik 13:00etara erabili ahalko dira instalakuntzak eta igandeetan itxita egongo da. Sauna itxita egongo da.

Michelingo kirol gunea, berriz, astelehenetik ostiralera 10:00-12:30 eta 17:00-21:00 ordu tarteetan erabili ahalko da. Larunbatetan goizez izango da irekia, 09:00-13:00 eta igandetan itxita egongo da.