Azken egunak udal euskaltegiko ikastaro trinkoan izena emateko

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 16a

Udal euskaltegian HABE3 edo EGA azterketako bigarren deialdia prestatzeko ikastaro trinkoa izango da uztailaren 1etik 29ra. 9:00etatik 13:00etarako ordutegian egingo da eta guztira 80 ordu izango dira. Prezioari dagokionez, 130,50 eurokoa da. Matrikula egiteko azken eguna astelehena, ekainak 20, izango da. Informazio gehiago eskuratu edota izena emateko udal euskaltegira joan beharko da 9:00etatik 19:00tarako ordutegian.