Eguerdiko 12:00etan abiatuko da Antiguoko tuneletik Alderdi Ederreraino, desfile moduan. Nagusiak eta seme-alaba zaharrenak beltzez eta seme-alaba bakarrak eta txikienak zuriz jantzita joatea eskatu dute. Haurrek, gainera, zapi gorri bat maskara moduan eramango dute. Amaieran ekitaldi txiki bat egingo da.