Gurutze Gorriaren ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 17a

Lasarte-Oriako Gurutze Gorriak tailer irekia antolatu du Urbilen. Gaur 16:30etatik 20:30etara izango da eta larunbatean 10:00etatik 13:30era eta 16:30etatik 20:30era. Honetan osasun larrialdi batean baliagarri izan daitezkeen oinarrizko ezagutzak azalduko dira eta bihotz biriken suspertze teknikak praktikatuko dira. Ikastaroa doan da herritarrak parte hartzera animatzen dituzte.