Santa Ana pala txapelketan izena eman daiteke jada

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 10a

Lasarte-Oriako Udaleko Kirol Zerbitzuak Santa Ana pala txapelketaren XXXV. edizioa antolatu du. Ekainaren 20an hasiko da, antolatzaileek zehaztu dutenez. Irekita dago izena emateko epea, hurrengo asteko asteazkenera arte -hilak 15-.

Udal Kiroldegira joan beharko dute interesa dutenek, eta zenbait datu eman: bikoteko kideen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia, hain zuzen. 16 urtetik gorako gizon zein emakumeek ahalko dute parte hartu txapelketan.