Iragan larunbatean iritsi ziren asteburuko lehenengo berri onak. Bazpi taldeko Jokin Alberdi juniorrak 47. Arantzazura igoera irabazi zuen, 22 minutu eta 37 segundotan geratuz kronometroa. Inoizko marka onenetik zortzi segundora besterik ez zen geratu lasarteoriatarra. Bigarren postuan Iñigo Altuna helmugaratu zen -mendiko sailkapena ere irabazi zuen-, bosgarrenean Luken Carbayeda eta 27.ean Joseba Aduriz. Junior taldeko kideek egindako lan bikainari esker, Buruntzazpik berak irabazi zuen taldekako sailkapena.
Iñigo Altuna nagusi Anoetan
Aurreko eguneko arantzatxoa atera zuen Iñigo Altunak, Anoetan jokatutako M. Oiartzabal oroimenezkoa irabazita. Sprintean nagusitu zen herritarra. 86 kilometroko ibilbidea osatu zuten txirrindulariek. Altunak 2:03:26ko denbora egin zuen lasterketa horretan.