50 herritar baino gehiago ari dira kanpaleku horietan futbola ezagutu eta gozatzen. Astearte eta ostegunetan entrenatzen dute, 17:30etik aurrera. Ekainaren hirugarren astera arte ariko dira jokalari gazteak.
Futbol eskolan izena emateko epea zabalik
Ostadar SKTk gogorarazi nahi du zabalik dagoela datorren urtean futbol eskolan izena emateko epea. Hilaren 17ra arte apuntatu daitezke interesa dutenek. Ostadarrek Geltoki kalean daukan bulegora joan beharko dute, 18:00etatik 20:00etara bitartean.