Koroibos Race, lehiaketa gogorra

Txintxarri Aldizkaria 2016ko eka. 12a, 12:30

Indarra eta erresistentzia neurtzen duen proba egin zen atzo goizean Basaundi eta Zumaburu auzo artean, lehenengo Koroibos Race-a.

3 kilometrotako ibilbidea eta 10 indar proba egin behar izan zituzten 50 parte hartzaileek, horietako 17 neskak. 

Gurpilari buelta eman, kettlebellak igo, enbor zati bat bizkarrera eraman... herritarrek harridura aurpegiarekin begiratzen zituzten lehiakideak.

Bi maila ezberdinetako txapelketa izan zen gainera, Rx, esperientzia duten atletak eta Open, lehen pausoak ematen ari direnak. Ezberdintasuna probetako gailuen pisuak ziren.

Irabaleak Rx mailan, Xabier Azkarate eta Maddi Otxoa izan ziren; open mailan, berriz, Daniel Garcia eta Garoa Martinez. Box hoberena CrossFit Zurriola izan zen.

Txapelketako argazki gehiago, argazki galerian.