Saskibaloi eskolak segida edukiko du datorren denboraldian. Ostadar SKTk jakinarazi du gaur irekiko duela bertan izena emateko epea, ostiralera arte. 2005 eta 2008 urte bitartean jaiotako neska-mutilak apuntatu ahalko dira. Horretarako, Ostadarrek Geltoki kalean daukan lokalera joan beharko dute, 18:00etatik 20:00etara.