Lasarte-Oriako Udalak, deklarazio baten bitartez, erabateko gaitzespena adierazten dio igande gauean Orlandon egin den atentatu terroristari, non oraingoz 50 lagunek galdu baitute bizia.
Lasarte-Oriako herritarren ordezkari moduan, Udalak bere elkartasuna agertzen die biktimei, haien senitartekoei eta nahigabezko une hauetan bat eginda dagoen Estatu Batuetako herri osoari.
"Atentatu horien ankerkeriari intolerante eta fundamentalistek kendu nahi diguten horrexekin erantzun behar diogu: demokrazia, justizia eta askatasun gehiagorekin".