Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak eta Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak Atsobakar herriko adinekoen egoitza handitzeko lan hitzarmena sinatu zuten atzo. Peña diputatuak sinadura honen garrantzia azpimarratu zuen: “Gipuzkoako egoitzen ereduaren diseinuan aurrera egin nahi bada, beharrezkoa da erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta sinadura hau beste urrats bat gehiago da bide horretan”.
Lasarteko-Oriako Atsobakar egoitzak egun, 57 plaza ditu egoitzan bertan eta beste 25 eguneko zentroan. Baina beharra handiagoa dela ikusita, egoitza handitzeko zein aukera dauden aztertuko da eta azterketa hori bi erakundeek elkarlanean hastea adostu dute. Egoitza handituta, itxaron zerrendak arinduko direla azpimarratu zuten.