Iker Cañedo Squash txapelketako garaile

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 5a

Oso berdinduak izan ziren Squash txapelketako finalak. Azkenean, lehenengo postua Iker Cañedorentzat izan zen Iñaki Garcia set guztietan gailendu ostean.

Larunbatean jokatu ziren Udaleko Kirol Zerbitzuak antolatutako herriko squash txapelketa sozialeko finalak. Kontsolazio faseko finalean Raul Mateos eta Aitor Tejerok neurtu zituzten indarrak. 15-4, 15-10, 9-15, 12-15, 15-10eko emaitzekin irabazlea izan zen Raul Mateos.

3. eta 4. postuak erabaki ziren ostean; Kinin Calvo eta Xabier Azaldegiren artekoa oso berdindua egon zen 16-17, 15-10, 12-15, 15-11 eta 15-8ko emaitzarekin azkenean Xabier Azaldegi gailendu zen hirugarren postua eskuratuz.

Azkenik, final handia jokatu zen Iñaki Garcia eta Iker Cañedoren artekoa. 10-15, 10-15, 15-11 eta 8-15ekoarekin, Iker Cañedo nagusitu zen.

Ikusleen gozamenerako, partidak oso lehiatuak eta gogorrak izan ziren, horren adierazle jokatu behar izan ziren set kopurua. Irabazleei sariak Txus Alonso, Kirol esparruko zinegotziak banatu zizkien. Ostean, denek meriendatxo bat egin zuten txapelketaren amaiera ospatzeko.