'Koroibos Race' proba larunbatean herrian

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 5a

Euskal Herrian inoiz ikusi ez den lasterketa batez gozatu ahalko dute herritarrek larunbat honetan: 'running'-a eta indarra uztartuko dituen 'Koroibos Race' delakoaz. Oriako frontoitik abiatuko dira, 10:00etan. Hiru kilometroko ibilbidea egin beharko dute; hori burutu bitartean, mota desberdinetako hamar indar-proba topatuko dituzte: harriz betetako garagardo barril bat altxatzea, gurpil bati buelta ematea, 250 metrotan zehar enbor bat eramatea, eta abar. Bi kategoriatan lehiatu daiteke: 'RX' eta 'Open' delakoetan –aurrenekoek pisu gehiago altxa beharko dute–. Izena emateko, kirolprobak.com atarian sartu beharko dute interesa dutenek. Lasterketa amaitzerakoan, hainbat sari zozketatuko dira parte hartzaileen artean. Urbil merkatal zentruak eta Powerkan-ek babesten dute kirol ekitaldi hau.