Dantza ikastaroetako aurrematrikula

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 6a

6 eta 11 urte arteko gaztetxok eta helduek dantza egiteko aukera dute Lasarte-Oriako Udalak eskaintzen dituen dantza ikastaroei esker.

Erroldatuek 31,90 euro ordaindu behar dituzte hileko; erroldatuak ez dauden pertsonak aldiz, 54,90 euro.

Informazio gehiago eskuratu edo aurrematrikula egin nahi duten herritarrek ekainaren 15era dute Manuel Lekuona kultur etxeko bulegoetara hurbiltzeko.