Ttakun Kultur elkarteko 25. urteurrenaren barruko ekintza da 'Euskara, ezagutzatik erabilerara' mikro irekia.
Lutxo Egia bilbotarra, Aitziber Gurutzeaga egiatarra, Maddi Del Campo añorgarra eta Mari Karmen Ormazabal Ttakun Elkarteko kidea izango dira hizlari asteazkenean Jalgin 19:30ean izango den saioan. Esperientzia trukaketa izango da eta hubiltzen diren herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.
Esperientzia indibidualak eta kolektiboak
Lutxo Egiak 30 egun euskaraz soilik hitz egiten pasa zituen Bilbon. ‘Bi-lingual: Transitoak' performancea izan zen eta bere hirian atzerritartzat hartzea bizitu zuen besteak beste. Egun horietan bizitakoak kontatuko ditu asteazkenean. Aitziber Gurutzeaga egiatarrak 'Egian euskaraz bizi nahi dugulako' erronkaz mintzatuko da auzo mailan burututakoa eta Añorgako esperientzia berriz kuadrillen artekoa izan da, amaitu berri da eta Maddi del Campok kontatuko du nola joan den.
Ormazabalek berriz, solasaldia dinamizatu eta Ttakuneko kide eta Maratoiko antolatzaile den neurrian herrian bizitakoak aipatuko ditu.
Publikoaren artean beste mikro bat izango da eta bertaratutakoek parte hartzea izango dute. Bitxikeriaz jositako lagun arteko solasaldia izatea bilatzen du Ttakunek eta herritarrak gerturatzera animatzen ditu.