Gorlizera irteera Gazte Klubarekin

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 7a

Gazte Klubeko LH3 eta LH5 mailako kideek ekainaren 23an Gorlizen egun pasa ederra igarotzeko aukera izango dute.

Bertan esperientzia berriak bizi ahalko dituzte, bodyboard egin eta hondartza ondoan dagoen abentura parkean ibiltzeko aukera izango baitute.

Irteera goizeko 8:30ean izango da Zumaburuko autobus geltokitik eta 17:30ean izango dira bueltan.

38 euro balio ditu irteerak; Ttakuneko bazkideek, aldiz, 35 euro ordainduko dute.

Izena ematea ekainaren 20an amaituko da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, plazak mugatuak dira eta erreserba izena ematea eta ordainketaren arabera egingo da.