Iparragirre 68. postuan helmugaratu zen; kronometroa 3:01:34an geratu zuen. Handik gutxira iritsi zen Mendizabal, 73. postuan hain justu; 3:07:02ko denbora eginez amaitu zuen proba.
Euskal Herriko mendi erronka
Hainbat lasterkari dabiltza han eta hemen Lasarte-Oria ordezkatzen. Iristear den asteburuan ere bai: Iñaki Letamendi eta Javi Olazagoitiak Euskal Herriko mendi erronkan hartuko dute parte. Leitzan jokatuko da, larunbat goizeko zortzietan hasita. 67 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute parte hartzaileek.