Goizeko 8:30ean Hipodromoko zubitik aterako da autobusa eta arratsaldeko 20:30ean bueltatuko da Lasarte-Oriara.
Irteerak 43 euro balio ditu. Ttakuneko bazkideek, aldiz, 40 euro ordainduko dituzte.
Izena ematea ekainaren 17a baino lehen egin behar da.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, plazak mugatuak dira eta erreserba izena ematea eta ordainketa ordenaren arabera izango da.