Arantzazuko Amaren elizako katekesi saioak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko irailaren 29a

Urriaren lehenengo astean katekesiko ikasturte berriari hasiera emango zaio Zumaburuko Arantzazu Amaren elizan.

Katekesiko arduradunek azaldu dutenez, lehen hezkuntzako lehenengo mailan dauden haurrek, 6 urte, izena eman behar dute, lehen Jaunartzea hartzeko beharrezkoak diren 3 urteak egiteko. Lehen saioa urriaren 11an, asteartean izango da, 18:00etan.

Lehen kurtso honetan izena emateko urriko bi lehen astelehenetan, 3an edo 10ean, arratsaldeko 20:00etan gerturatu daitezke interesatuak bulegora.

Gainontzeko taldeek hurrengo astean hasiko dute ikasturtea, Bigarren mailako gaztetxoek, hilaren 5ean, asteazkenean, eta hirugarren mailakoak, berriz, urriaren 3an, astelehenean. Saioak 18:00etan hasiko dira.