Errugbiaz gozatuz

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 26a

Beltzak errugbi eskolak antolatuta, Sasoeta eta Landaberriko hainbat ikaslek kirol diziplina hori ezagutu zuten Michelingo zelaian, pasa den larunbat goizean.

Errugbiaz gozatu zuten Landaberri eta Sasoetako hainbat gaztetxok larunbat goizean, Michelingo zelaian. Beltzak errugbi eskolako kideek hainbat joko eta jarduera prestatu zituzten neska-mutilentzat, kirol diziplina horren nondik-norakoak erakusteko. Ezin gusturago aritu ziren haur eta begiraleak.

Amaitu ostean, hirugarren denbora eginez berritu zituzten indarrak guztiek.