Ikasitakoa erakutsiz bukatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 28a

Eskola Kirola egitasmoko gaztetxoak Michelingo kirol instalazioetan elkartu dira gaur goizean, denboraldia jaialdi handi batekin bukatzeko. Saskibaloia, herri kirolak, futbola...aurten ikasitakoa erakusten bukatu dute ikasturtea.

Gaurko goiza kirolez kirol igaro dute Eskola Kirola egitasmoan parte hartu duten neska-mutilek. Michelingo kirol instalazioetan elkartu ziren, eta hainbat diziplinatan jokatu: saskibaloia, futbola, herri-kirolak, brillet-a, bestelako jolasak... Ez zuten aspertzeko betarik izan neska-mutil gazteek.

Amaieran, egitasmoaren antolatzaile den Ttakun KEko arduradun eta begiraleek opariak banatu zituzten jaialdira bertaratutakoen artean. Orain, atseden hartzea dagokie denei, 16/17 ikasturtean are indartsuago bueltatzeko.