Inguruko bizilagunen eta langileen artean plazak esleitu eta gero, 35 plaza libre geratu dira Okendo plazako parkinean eta beste 4 Donostia Etorbidekoan.
Horietako bat alokatzeko interesa dutenek Betelu gestoriara jo beharko dute -Aralar plaza 6, edo 666409194 edota 943364886 telefonoetara deituz. Aparkaleku guztiek hilean 60 euroko kostua dute eta 17 metro karratu baino txikiagoak dira.