'Erraustegiak osasunean izan ditzakeen ondorioak' izenburupean, gurasoak, familiak, osasun komunitatea eta hezkuntza komunitatea bildu nahi dituzte ekitaldi honetan.
16:30ean, Fernando Palacios Ikerketa Zientifikoen Goi Zentroko zientzialari titularrak Erraustegien eraginen gainean argitaratu den informazio zientifikoaren azterketa egingo du. Bereziki gai arriskutsuen metaketa eta sakabanaketa ingurunean, hondakin-mota ezberdinek sortzen dituzten gai arriskutsuen identifikazioa eta eraginak, eta kaltetutako biztanleengan sortzen dituzten patologiak azalduko ditu.
Ostean, Erraustegia eta Osasuna Taldeko txostenaren eta ekimenen azalpena ere eskainiko da.
Hauek amaitzean, osasun komunitatea, hezkuntza komunitatea eta gizarte arloko mahai-inguruak egingo dira.
Haur eta gaztetxoentzat jarduerak eta jolasak ere prestatu dituzte.
Gaixo taldea Lasarte-Orian
Jardunaldi hauetaz baliatuz, bihar goizean, 11:00etan Manuel Lekuona Kultur etxean erraustegiak osasunean izan ditzaken ondorioak aztetuko dituen hitzaldi izango da.
Honetan, Madrilgo Valdemingomez herriko minbizi gaixo talde baten esperientzia azalduko dute. Taldeak erraustegiaren aurka auzkeztu du salaketa eta tramitera onartua izan da.