LOKEko gimnastak bikain Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 20a

Asteburu borobila izan zen aurrekoa LOKEko gimnastentzat. Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten Ibarran, eta hainbat domina ekarri zituzten handik bueltan. Aizpea Arroyo txapeldun izan zen senior mailan, uztai eta mazekin; Alazne Gonzalez jubenila berriz, hirugarren zintekin.

Bakarkakoez gain, taldeka ere aritu ziren LOKEko gimnastak Ibarran. Jubenil A taldea seigarren izan zen sailkapen orokorrean, eta Kadete B taldea, berriz, hamabigarren.

LOKEko hainbat gimnastak Udaberri txapelketako bigarren fasea jokatuko dute asteburu honetan. LOKEko infantilak uztaiekin ariko dira. Landaberri eta Sasoetako taldeak berriz, estilo librean eta baita pilotekin ere. 

Hemendik bi astera, berriz, Euskadiko txapelketan ariko da LOKE.

Asteleheneko alean Aizpea Arroyo Gipuzkoako txapeldunarekin izandako solasaldia argitaratuko dugu.