Olarra eta Gorostegi Bermeoko triatloian lehian

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 13a

Trinko Lasarte-Oria triatloi taldeko kide Mikel Olarra eta Asier Gorostegik Bermeoko sprint distantziako triatloian hartu zuten parte pasa den asteburuan. 750 metro egin zituzten igerian, hogei kilometro bizikletan eta bost korrika.

Triatloi denboraldian murgilduta dabiltza Trinkoko kideak. Iragan larunbatean Bermeokoan (Bizkaia) aritu ziren lehian Mikel Olarra eta Asier Gorostegi taldeko kideak. Sprint distantziako proba osatu zuten: 750 metro egin zituzten igerian, hogei kilometro bizikletan eta bost korrika.

115. postuan helmugaratu zen Asier Gorostegi: ordubete, 29 minutu eta sei segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Hiru minutu pasatxora iritsi zen Mikel Olarra, 155. postuan; 1.32.33ko denbora egin zuen.

Bihar Hondarribian edukiko dute hitzordua Trinko taldeko kideek, Hondarribian. 15:00etan hasiko dira. Sprint distantziakoa da proba hori ere: 750-20-5, hain justu.