Ekainaren 1ean hasiko dira nagusien danborradako entseguak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 17a

Lasarte-Oriako Danborrada Elkarteak jakinarazi du aurtengo San Pedro jaietako saiorako entseguak ekainaren 1ean hasiko dituztela. Ohiko lekuan –Sasoeta Ikastetxeko gimnasioan– arituko direla iragarri dute.

Festak iritsi bitartean, ekaineko astelehen eta asteazken guztietan entseatuko dute.