Autobusa Durangoko Ibilaldira

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 29an, Ibilaldia ospatuko da Durangon. Ttakun Kultur elkarteak Hernaniko Dobera Elkartearekin batera autobusa antolatu du.

Autobusa 9:15ean aterako da Lasarte-Oriako Tajamar Errotondako geltokitik. Bueltatako autobusa, berriz, 19:00etan izango da.

Txartelak salgai daude dagoeneko Ttakuneko bulegoan 12 eurotara. Ttakun KEeko bazkideek prezio berezia dute, 10 euro. Edozein argibide behar izanez gero, 943 37 14 48 zenbakira deitu dezakezu.