Haurren haserrealdiak nola kudeatu

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 18a

Gurasolandia ekimenak 2 eta 3 urte arteko haurren gurasoei zuzendutako 'Emozioak onartzen eta haserrealdiak kudeatzen' tailerra antolatu du maiatzaren 24an, asteartean, 17:00etan Villa Mirentxun.

Sabeletik Mundura elkartearekin elkarlanean antolatutako saio honetan, Mireia Centenok psikologoak hainbat gako emango ditu besteak beste, gurasoek haurren agresibitatea instintu bezala ulertu, haserrealdiak ezagutu eta haien emozioak nola bideratu ikasteko.

Saioa Lasarte-Orian 2 eta 3 urte dituzten haurren gurasoei zuzendua dago eta irekia.