Erraustegiaren Mugimenduak aipatzen duenez, norbanakoek haien kabuz erregistratuak “zenbatezinak dira”. Bestetik, 20 bat udalek eta hainbat elkartek ere helegite administratiboa sartu dute.
Helegiteak
Mugimenduak azaltzen duenez, errekurtsoaren funtsa, 2016ko apirilaren 11ko ebazpena eman zenerako, proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena eta ingurumenaren baimen bateratua iraungita zeudela da.
“Gogoratu behar da 2015 apirilaren 23an prentsan agertu zela ingurumen bateratua bertan behera utzi zuela Gipuzkoako Foru Aldundiak,” dio hedabideetara bidalitako oharrean.
Eusko Jaurlaritzak pasa den apirilaren 11ean luzatu zuen 2010eko baimena, “proiektuan aldaketa nabarmenik ez dagoela ebatziz. Aipatu behar da Eusko Jaurlaritzak ez zuela baimenaren berri eman, errekurtsoa jartzeko epea inor enteratu gabe pasatzeko asmoarekin. Zuzen-zuzenean afektatutako udalei ere (Lasarte, kasu) ez die abisatu. Hala ere, azkenean ezin izan dute ezkutatu”.
Kamixetak serigrafiatu eta txirrinka
Bestalde, Aire Garbiak bere logoarekin erraustegiaren kontrako kamisetak serigrafiatzeko aukera eskainiko du Okendo plazan, ostiral eta larunbatean.
Interesatuek kamiseta ilun bat (beltz, urdin...) eraman beharko dute eta momentuan estanpatuko zaie.
Ostiralean, ordutegia 18:00etatik 21:00etara izango da; larunbatean, berriz, 11:30etik 13:30era.
Ekimen hau maiatzaren 29an Onkologiko eta Diputazio bitartean egingo den gizakatea girotzeko egiten ari den kanpainaren barruan dago.
Era berean, herriko plataformak larunbatean Lasarte-Oriatik igaroko den Txirrinkan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. 'AHT eta tokian tokiko proiektu txikitzaileak' salatzen ditu ekintza honek eta 12:30ean iritsiko da Hipodromoko zubira.
Aire Garbia plataformak honekin bat egingo du 13:00etan Euskotreneko geltokian eta erraustegiaren aurkako bere jarrera agertuko du Lasarte-Oria eta Hernani arteko bidean.