Beste konpositoreen obrak eta pieza originalak interpretatu zituzten, poetagile klasiko eta modernoen hitzekin lagunduz.
Flautaz –Rosat–, fagotaz –Ruti– eta pianoz –Telenti– osatutako hirukoteak kontzertu atsegina eskaini zuen Lasarte-Orian. Harrera ona jaso zuen, gogoz txalotu baitzuten pieza bakoitza.
Besteak beste, Gerog Phillip Telemann, Sabin Salaberri edota Jesus Guridi konpositoreen lanak ekarri zituzten Lasarte-Oriara.
Rafael Albertiren “Se equivocó la paloma” edota Mossen A. Navarroren “Dels Quatre Vents” poemekin liluratu zituzten entzuleak.
Kontzertu eleanizduna izan zen ostiral honetakoa; euskara, gaztelania, katalana eta galiziera erabili baitzituzten emanaldian zehar.
Ezagunak dira Carlos Rosat, Tomas Ruti eta Mario Telenti Lasarte-Orian. Izan ere, Brigitarren komentuan behin baino gehiagotan aritutakoak dira. Gainera, herriko adinduen aurrean ere, Atsobakar Zaharren Egoitzan, ere kontzertuak eskainitakoak dira.
Danok Kide Gurasoen Elkarteak, Lasarte-Oriako Udaleko Kultura, hezkuntza eta hizkuntza sailaren laguntzaz, antolatu du emanaldia, XI. Musika Topaketen barnean.