Zabalik dago III. Sorgin Krosean izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 12a

Hiru aste besterik ez dira falta Teresa sorgina Zabaleta auzora iritsi eta auzoko festei ekiteko. Urtero lez, ekitaldi mordoa prestatu dituzte antolatzaileek, kirolarien egutegian ohiko bilakatu den Sorgin Krosa barne. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, ekainaren 4an, larunbatarekin jokatuko da.

Lasterketa horretan izena eman nahi dutenek egin dezakete jada, Artizar tabernan zein Zabaleta auzoko dendan. Doakoa da inskripzioa. Antonio Blas plazan bertan ere egin daiteke.