Sufrimendua ulertzen laguntzeko jardunaldiak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 9a, 11:21

Astelehenetik asteartera Baketik taldeko kide Iker Usonek sufrimenduari buruzko jardunaldiak gidatuko ditu Manuel Lekuona kultur etxean.

Danok Kide gurasoen elkarteak 'Balioetan hezi' jardunaldiak antolatu ditu gaurtik asteazkenera bitartean Manuel Lekuona kultur etxeko batzar aretoan. Baketik taldeko Iker Usonek gidatuko ditu. Hiru zatitan banatu dute ikastaroa. Astelehenean "Sufrimendua ulertuz" saioa egingo dute, asteartean "Sufrimendua landu" eta asteazkenean "Sufrimenduan sakonduz".

Saio guztiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira. Herritarrak bertaratzeko deia luzatu dute. "Sufrimenduren bat nola jasan ikasi nahian dabiltzan pertsonentzat" zuzendua dago, batez ere.