Elebeltzen aldeko elkartasun jaialdia larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 9a

Elebeltz Topagunearen aldeko egitaraua prestatu dute larunbat honetan. Goizetik gauera ekintza andana antolatu dituzte.

Goizeko 11:30ean hasiko da jaialdia. Kantujira egingo dute Porrotx eta Xumelarekin batera. Haur, guraso eta gazte guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. 13:00etan Konpostelako Solfa abesbatzari ongi etorria egingo diote Okendo plazan eta kantaldia egingo dute denek batera.

Bertso bazkari beganoarekin beteko dituzte tripak ondoren, 14:30etan. Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Muñoa eta Izarne Zelaia bertsolariak arduratuko dira bazkalondoa girotzeaz. Arratsaldean, 17.30ean, Tony Magoak txikienak liluratuko ditu bere magiarekin.

19:00tan hasiko dira kontzertuak, eta Pelax taldeak eskainiko du lehenengo emanaldia. Country, rock, blues eta punk doinuak uztartuko dituzte. Ondoren, ekitaldi berezia egingo dute 20:30ean Elebeltz Topaguneari elkartasuna adieraziz. 

Gauean Hilotz, Gabezia, The Garax eta Rukula taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.

Egun osoko bonoaren prezioa 15 eurokoa izango da, eta lortu ahal izateko haiekin jarri beharreko da harremanetan sare sozialen bitartez. Kontzertuak soilik ikusi nahi dituenak, berriz, 6 euro ordaindu beharko ditu.