Italiako Giroko porra egin daiteke jada, larunbatera arte

Txintxarri Aldizkaria 2016ko maiatzaren 2a

Ostadar SKTk antolatutako txirrindularitza porra bueltan da. Ostiralean hasiko da aurtengo Italiako Giroa, eta txirrindularien zerrendak zein boletoak ohiko tabernetan daude jada, zaleek noiz beteko zain. Larunbateko 15:30ak arteko epea daukate herritarrek, parte hartzeko. Zazpi euro balio du boleto bakoitzak.

Sariak honako hauek dira: etapa bakoitzeko irabazlearentzat 60 euro, sailkapen orokorreko lehenengoarentzat 360 eta bigarrenarentzat 180. Horrez gain, parte hartzaileen artean zazpi urdaiazpiko zozketatuko dira. Sailkapen nagusiko azkena geratzeak ere edukiko du saria: urdaiazpiko bat. Era berean, tabernen sailkapena irabazten duen establezimenduak bi pertsonentzako afari bat irabaziko du.

Giroa amaitu ostean, uztaila partean Frantziako Tourrarena egingo du Ostadar SKTk. Batean zein bestean parte hartu eta bien puntuak batuta lehenengo geratzen denak, 1.600 euroko sari nagusia poltsikoratuko du. 

Txirrindularien zerrendak

Zein tabernetan egin daitekeen porra